@yarakono
Yara Kono São Paulon jaio zen eta Lisboan bizi da, oin bat zientzian eta bestea diseinuan izan dituen ibilbide akademiko baten ondoren.
Farmazian graduatu zen UNESPen eta Diseinu eta Komunikazioan EPAn (BR). 2000n, Yamanashi Design Center-en (JP) beka bat jaso zuen eta urtebetez bizi izan zen han. Planeta Tangerinako taldeko kidea da 2004tik.
Prémio Nacional de Ilustração eta Prémio Bissaya Barreto (PT) irabazi zituen, aipamenak jaso zituen Prémio Internacional de Compostela (ES) eta Nami Concours (KR) sarietan, eta Boloniako Ilustratzaileen Erakusketarako hautatua izan zen.
20 titulu baino gehiago ditu argitaratuta, besteak beste: Batata chaca-chaca, Imagem, ABZZZ…, Gato procura-se eta A Ilha.
Elefanteak marraztea eta lagunentzat sukaldatzea gustatzen zaio.
Ilustratzaile guztiak