Lisboan jaio bazen ere, atzerrian hasi zen ilustratzen. Japonia, Suitza eta Brasil dira lan egin duen herrialdeetako batzuk. Ilustratzaile izateaz gain, komikigintzan eta azulejugintzan ere aritzen da. Museu da Marioneta, Pato Lógico, Diário de Notícias, Time Out, Conserveira de Lisboa, Winged Wheel eta Paez-ekin lan egin du, besteak beste.