Maria Miúda

Maria Porton jaio zen 2002an eta Komunikazio Diseinuko gradua amaitu zuen Belas Artes do Porton. 2024ko urrian, freelance bidea hartzea erabaki zuen, eta harrezkero pintzelen, layer-en eta dutxan bururatzen zaizkion ideien artean bizi da.
Txikitatik ilustrazioaren zalea da, eta ezin da pintzeletatik luzaroan urrundu (ez du horretarako asmorik ere). Material desberdinekin sortzea gustatzen zaio, dedikazio handiz, playlist luzeekin eta, ia beti, 17 leiho irekita dituela.