Madalena Matoso

Lisboan jaio zen 1974an. Ilustratzailea da. Komunikazio Diseinuko lizentziatura du Faculdade de Belas Artes de Lisboan, eta diseinu grafiko editorialeko graduondokoa Universidade de Barcelonan.
1999an Planeta Tangerina sortu zuen hiru lagunekin.
Prémio Nacional de Ilustração jaso zuen 2008an eta 2018an, eta aipamen bereziak 2006an, 2007an, 2009an eta 2014an; Prémio Ilustração de Livro Infantil Festival de BD Amadora 2008an eta 2011n, eta Prémio Autor SPA/Livro infanto-juvenil 2015ean.
Não é Nada Difícil – O Livro dos Labirintos liburuaren jatorrizkoak Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokako ilustrazio-erakusketarako hautatu zituzten 2018an. Liburu horrek Ohorezko Aipamena ere jaso zuen “Children’s Picture Books” kategorian New Yorkeko Eskubideen Azokan.
Montanhas liburuak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Boloniako Azokan, Artea, Arkitektura eta Diseinua kategorian (Bologna Ragazzi Awards 2018). Para que serve? liburuak aipamen berezia jaso zuen Boloniako Azokan, Ez-fikzioa kategorian (Bologna Ragazzi Awards 2022).
Ilustrazioko eskolak ematen ditu Instituto Politécnico de Lisboako Escola Superior de Educaçãon 2010etik.