Gémeo Luís

Gémeo Luís: ilustrazioa José Gourmetentzat

@gemeo.luis

Luís Mendonça Maputon jaio zen 1965ean. Diseinatzailea, irakaslea eta ikertzailea da Faculdade de Belas-Artes da Universidade do Porton. ID+ Instituto de Investigação em Design Media e Cultura-ko eta Universidade de Santiago de Compostelako ELOS-Associação Galego-Portuguesa de Investigação em Literatura Infantil e Juvenil-eko kidea da. Jarduera askotarikoa eta saritua duela, diziplina anitzeko lana garatzen du Komunikazio Diseinuaren, Produktu Diseinuaren, Diseinu Sozialaren, Ekintzailetzaren, Ilustrazioaren, Eszenografiaren, Arkitekturaren, Museografiaren edo Eskulturaren arloetan. Komisariotzatik ediziora, eskultura publikotik produktu industrialera, lantegi tradizionaletatik teknologia garaikidera, zeharkakotasunak markatutako proiektuak garatzen ditu.

Gémeo Luís Luís Mendonçaren ezizena da. Nazio eta nazioarte mailan nabarmendu eta saritutako ilustratzailea, egile ospetsuak eta egile berriak ilustratu ditu. Erreferentziazko hainbat argitaletxe, egunkari eta aldizkaritan argitaratu du lana. Ilustrazioa garatzen du euskarri, material, eskala eta testuinguru askotarikoetan. Aldizka lan egiten du kultur erakundeekin, liburutegiekin, ikastetxeekin eta museoekin, hitzaldiak eta tailerrak eginez. Bilduma publiko eta pribatuetan dago ordezkatuta, herrialdean zein kanpoan.

Ilustratzaile guztiak