@cv_cristinavaladas
Cristina Valadas Porton jaio zen 1965ean. Arte Plastikoetan, Pintura adarrean, graduatu zen ESBAPen, gaur egungo Faculdade de Belas Artes da Universidade do Porton. Ehun Diseinuko graduondokoa egin zuen. Margolaria eta ilustratzailea da.
Laurogeiko hamarkadatik taldeka eta bakarka erakusten du Galeria Fernando Santos, Galeria António Prates, Galeria S. Bento eta Galeria João Lagoa bezalako galerietan, eta Arte Garaikideko nazioarteko azoketan ere presente egon da. Sari hauek jaso ditu, besteak beste: Prémio Almada Negreiros 1997an, Prémio Maluda 2000n edo Prémio Nacional de Ilustração 2007an.
Ilustratzaile guztiak